Gure lanean zentratuz, jasotako informazioaren inguruan atera ditugun ondorioak hauek dira:
- Praktiketan web 2.0-k ekarritako aldaketak eta honen aplikazioa ikusteko aukera izan dugu. Askok ikasys eta eskola 2.0 proiektuekin ibili gara lanean praktiketan eta honek dituen abantailak ikusteko aukera izan dugu. Lanean jarri dugun bezala, eskola 2.0 proiektuak lankidetza bultzatzen du. Garrantzitsua da haurrak elkarrekin lan egiten jakitea eta arazoei elkarrekin aurre egitea.
- Ikasys proiektuarekin, aldiz, autonomia lantzen da. Era honetan haurrak bere kabuz ordenagailua maneilatzen ikasten dute. Gainera, era honetan ikasle bakoitza bere erritmoan lan egiten du eta bere emaitzak neurtzen joango da.
- Haurrak oso gustora egiten dute lan ordenagailuekin. Praktiketan antzeman dugunez, ikasleak normalean baino isiltasun gehiagokin egiten dute lan eta normalean baino gutxiagotan behar dute irakaslearen laguntza lana burutzeko. Emaitzak ikusteko aukera dutenez, motibatzen joaten dira ondo erantzuten dutela ikustean.
- Lan honekin irakasleen etengabeko formazioaren garrantziaz jabetu gara. Teknonologia berriak garatzen doazen heinean, irakasleen formakuntza ere garatzen joan behar da haurrak duten beharrak asetzeko. Irakaslearen papera garrantzitsua dela uste dugu. Lan egiteko era berri bat da beraientzat eta hasierako argibideak garrantzitsuak dira. Beraz, irakasleak proiektu hauek ondo maneiatzen jakin behar du.
- IKT-ak behar bereziak dituzten pertsonekin garrantzi handia daukala konturatu gara, hauen bizi kalitatea hobetzen bait du eta normalizazioa eta integrazioa bultzatzen du.
- Interakzioa ematen da bi norabideetan.
- Lehen aipatu bezala, IKT-ak pertsonen ikaskuntza mailara eta erritmora egokitzen da beste ikasleen ikaskuntza oztopatu gabe.
- Gauza guztiekin gertatzen den bezala, alde onak eta alde txarrak ditu. Eskola 2.0 proiektua gelan sartzeak, metodologia tradizionalaren aldaketa dakar, eta era berean irakasleen metodologiaren moldaketa nabarmena.
- Bestalde, gelako metodologia teknologia berriekin aurrera ateratzeak onurak besterik ez ditu ekartzen, esate baterako; hezkuntza dinamikoagoa izango da, sozializatzeko erreztasunak ematen ditu, hezkuntza irekiagoa eskeintzen da,...
- Ikasleentzat oso motibagarria da teknologia berriekin ikastea, eta martxan jarri zenetik emaitza positiboak izan dituzte.