lunes, 23 de mayo de 2011
miércoles, 18 de mayo de 2011
lunes, 16 de mayo de 2011
IRAKASLEENTZAKO ERREKURTSO GIDA!
Aupa!!!
Oraingo honetan, irakasleentzat baliagarria izango den errekurtso gida bat sortu dugu. Hemen zintzilikatu dugu, ea zuentzat ere baliagarria den! laister arteee!!!!!
Oraingo honetan, irakasleentzat baliagarria izango den errekurtso gida bat sortu dugu. Hemen zintzilikatu dugu, ea zuentzat ere baliagarria den! laister arteee!!!!!
INTERNETEKO ERREKUTSO GIDA
PROGRAMA OROKORRAK:
- eTWINNING
- eTWINNING 2.0
- EUROPEANA
- FUTUR ENERGÍA (Energia gure etorkizuna da)
- XPERIMANIA
- XPLORA (ingelesez)
- ITEMS (ingelesez)
- STELLA
- TEACHER’S CORNER
- IRAKASLEENTZAKO ERREKURTSOAK
- EUROCHAVALES
- DOLCETA
ARLOKAKO PROGRAMAK:
- HIZKUNTZA LANTZEKO
Euskara lantzeko:
Erdara lantzeko:
Ingelesa lantzeko:
- MUSIKA LANTZEKO
- KULTURARTEKO HEZKUNTZA LANTZEKO
- GIZA-ESKUBIDEAK LANTZEKO
- MATEMATIKA LANTZEKO
- ONCEko ERREKURTSOAK
- NATUR ZIENTZIAK LANTZEKO
miércoles, 4 de mayo de 2011
domingo, 1 de mayo de 2011
JCLIC
ZER DA JCLIC?
Jarduera ezberdinak burutzeko balio duen, tresna informatikoez osatuko aplikazioa da: asoziazioak, testuen ariketak, hitz gurutzatuak…
Aplikazio hau, proiektuka azaltzen da eta hauetako bakoitzak, mota desberdinetako ariketak ditu.
Jclic-eko proiektuekin aritzeko, bi modu desberdin daude:
● Ariketak applet bat erabiliz bisualizatu.
Applet bat, web orri batean sarturik dagoen zerbait da. Bertan ikusten diren proiektuak ezin dira disko gogorrean jaso: Jclic-ek deskargatu, erabili eta ondoren borratu egiten ditu.
● Artiketak ordenagailuan instalatu.
Jclic-ek, ordenagailuko proiektuak deskargatu eta liburutegian gordetzeko aukera ematen digu. Liburutegi hau, Jclic martxan jartzen den lehenengo momentutik sortzen da, edo lehenengo aldiz proiektu bat deskargatzen dugunean. Hau dena burutzeko, Jclic deskargatzea beharrezkoa da.
EZAUGARRIAK
Proiektu hau, Clic 3.0 programaren garapena da. Aplikazio didaktikoak sortzeko tresna bat da eta martxan dagoen hamar urteotan asko izan dira bertan parte hartu duten irakasleak. Bertan, kurrikulumeko arlo desberdinak lantzen dira, haur hezkuntzatik hasi eta derrizgorrezko bigarren hezkuntza arte.
Proiektu honen hasierako helburuak hauek dira:
● Internetetik zuzenean hezkuntza aplikazioak erabili ahal izatea.
● Kultura, herrialde edo eskola desberdinetako irakasleen arteko kooperazioa bultzatzea, beraien materialak konpartituz, hizkuntza batetik bestera bai programa,baita aplikazioak itzultzeko aukera ematen du.
Jclic-ek lau osagarri ditu:
● JClic applet: Webgunean aplikazioak ezartzeko aukera ematen du.
● Jclic player: Programa hau instalatuz gero, disko gogorretik ariketak lantzeko aukera izango dugu, interneteko konexioaren beharrik gabe.
● Jclic author: Jarduerak sortzeko, editatzeko eta publikatzeko aukera ematen digu.
● Jclic reports: Haurrek ateratako emaitzei buruzko informazio eta datuak gordetzen ditu.
Gure iritzia
Hasteko, proiektu honek hizkuntzen inguruan aniztasun handia du eta, euskaraz tresna gutxi daudenez, eskertzekoa da duen aberastasun hori. Gainera, arlo desberdinetako jarduerak gorde daitezke, baita gure ordenagailuan gorderik ditugunak ireki ere eta, era berean, teknologien erabilpenera bultzatzen gaitu. Erraztasunak eskaintzen ditu, bai fitxategiak sortu edo gordetzerako garaian, eta oso baliagarria izan daiteke haurrekin lantzerako garaian. Sor daitezkeen jarduerak ugariak dira: puzzleak, edukiei buruzko galdeketak, gurutzegramak, asoziazioak... Behar duguna lantzeko jarduera desberdinak sor ditzakegu eta era berean, ikaslea motibatzeko eta gogotsu lan egiteko bide egokia dela uste dugu. Ezin dugu ahaztu, emaitzen jarraipen bat eramaten duela, honek autoebaluaketa eta ikaslearen jarraipena erraztuko duelarik.
Proiektua LaFarga.org-en gorderik dago eta nahi duenak har dezake parte bertan.
sábado, 30 de abril de 2011
lunes, 18 de abril de 2011
IKASYS HOME
Kaixo!!! Hemen uzten dizuet zintzilikatuta ikasys home-eko link-a. Etxetik, erosotasunez haurrek ikasgelan egiten dutena osatzeko eta indartzeko da.
http://home.ikasys.net/
http://home.ikasys.net/
miércoles, 13 de abril de 2011
Necesidades educ especialies y tics
Check out this SlideShare Presentation:
Necesidades educ especialies y tics
View more presentations from 4superneskak.
Iphone-a, laborategi eramangarria (sentitzen dugu, artikulua erderaz idatzia dago)
Kaixo!!!
Diario Vasco- ko ostiraleko egunkariaren albiste bat dugu hau. Denborarik izanez gero, irakurri.
Ondo segi!
http://www.diariovasco.com/v/20110408/al-dia-local/iphone-mini-laboratorio-portatil-20110408.html

lunes, 11 de abril de 2011
Astelehena asteko lehen eguna...
Kaixo! puf! gaur astelehena da eta ez daukagu lan egiteko gogo asko baina bueno zerbait egin beharko dugu aste santua gainean dago eta!
miércoles, 6 de abril de 2011
martes, 5 de abril de 2011
Hezkuntza teknologian murgiltzen: ondorioak
Gure lanean zentratuz, jasotako informazioaren inguruan atera ditugun ondorioak hauek dira:
- Praktiketan web 2.0-k ekarritako aldaketak eta honen aplikazioa ikusteko aukera izan dugu. Askok ikasys eta eskola 2.0 proiektuekin ibili gara lanean praktiketan eta honek dituen abantailak ikusteko aukera izan dugu. Lanean jarri dugun bezala, eskola 2.0 proiektuak lankidetza bultzatzen du. Garrantzitsua da haurrak elkarrekin lan egiten jakitea eta arazoei elkarrekin aurre egitea.
- Ikasys proiektuarekin, aldiz, autonomia lantzen da. Era honetan haurrak bere kabuz ordenagailua maneilatzen ikasten dute. Gainera, era honetan ikasle bakoitza bere erritmoan lan egiten du eta bere emaitzak neurtzen joango da.
- Haurrak oso gustora egiten dute lan ordenagailuekin. Praktiketan antzeman dugunez, ikasleak normalean baino isiltasun gehiagokin egiten dute lan eta normalean baino gutxiagotan behar dute irakaslearen laguntza lana burutzeko. Emaitzak ikusteko aukera dutenez, motibatzen joaten dira ondo erantzuten dutela ikustean.
- Lan honekin irakasleen etengabeko formazioaren garrantziaz jabetu gara. Teknonologia berriak garatzen doazen heinean, irakasleen formakuntza ere garatzen joan behar da haurrak duten beharrak asetzeko. Irakaslearen papera garrantzitsua dela uste dugu. Lan egiteko era berri bat da beraientzat eta hasierako argibideak garrantzitsuak dira. Beraz, irakasleak proiektu hauek ondo maneiatzen jakin behar du.
- IKT-ak behar bereziak dituzten pertsonekin garrantzi handia daukala konturatu gara, hauen bizi kalitatea hobetzen bait du eta normalizazioa eta integrazioa bultzatzen du.
- Interakzioa ematen da bi norabideetan.
- Lehen aipatu bezala, IKT-ak pertsonen ikaskuntza mailara eta erritmora egokitzen da beste ikasleen ikaskuntza oztopatu gabe.
- Gauza guztiekin gertatzen den bezala, alde onak eta alde txarrak ditu. Eskola 2.0 proiektua gelan sartzeak, metodologia tradizionalaren aldaketa dakar, eta era berean irakasleen metodologiaren moldaketa nabarmena.
- Bestalde, gelako metodologia teknologia berriekin aurrera ateratzeak onurak besterik ez ditu ekartzen, esate baterako; hezkuntza dinamikoagoa izango da, sozializatzeko erreztasunak ematen ditu, hezkuntza irekiagoa eskeintzen da,...
- Ikasleentzat oso motibagarria da teknologia berriekin ikastea, eta martxan jarri zenetik emaitza positiboak izan dituzte.

lunes, 4 de abril de 2011
miércoles, 30 de marzo de 2011
Hezkuntza 2020. urtean
Oso bideo interesgarri bat aurkitu dugu, ea zuek zer diozuen. 2020.urtean hezkuntza horrela izan daitekeela uste duzue? utzi zuen iritziak.
lunes, 28 de marzo de 2011
UDAKO IKASTAROAK
Aurtengo udako ikastaroak martxan daude! Zintzilikatuta uzten dizkizuegu bertan jorratuko diren ikastaroak. Hezkuntzari dagokionez, eskola 2.0-ko ikastaro batzuk daude. Ea animatzen zareten gai honi buruz gehiago ikastera!
http://udaikastaroak.i2basque.es/portal/index.php?option=com_content&view=article&id=26&Itemid=40&lang=eu
Eskola 2.0 proiektua, gure ikasgelen digitalizazioaren aldeko apustua da. Irakasleak IKT gaitasunetan trebatzea eta eten digitala murriztea du helburu proiektu honek. Azken batean, heziketa kalitatea hobetzea. Irakasleen prestakuntza, metodologia alderdiei eraginez, lankidetza sareak sortuz eta mintegi iraunkorren bitartez landuko da. Hiru irakastalde antzematen dira: informatikan ezagupen urriak dituenak, ordenagailu erabiltzailea eta erabiltzaile arituak.
lunes, 14 de marzo de 2011
Blogaren sorrera
Azkenean lortu dugu blog bat sortzea. Hezkuntza aplikatutako teknologia berrien hasiera da hau. Ea asko ikasten dugun!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)